Gure proiektuaren jatorria

Otsagabian sortutako amets bat da Bordaxaki

Iñaki eta Andonik 2015ean sortutako proiektua da Bordaxaki, lurrari eta bertako arrazari lotutako bizimodu baten alde egindako apustu ausarta.

Euskal Txerri arraza

Bertako txerria, zapore eta kalitate handikoa

Euskal Txerriak estentsiboan hazten ditugu, errespetuz eta maitasunez. Bere koipe infiltratuari esker, haragiak zapore paregabea eta testura goxoa du.

Hazkuntza estentsiboa

Baso eta larreetan askatasunez hazten dira

Borda Otsagabitik 3 km-ra dago, baso eta larreez inguraturik. Han jaiotzen, hazten eta gizentzen dira gure txerriak, modu naturalean.

Zikloaren itxiera

Gure haragia eraldatu eta saltzen dugu

Herriko industrialdeko obradorean gure produktuak lantzen ditugu: haragi freskoa eta hestebeteak, zuzenean saltzeko edo Pirinioetako jatetxeei eskaintzeko.

Lurra, animaliak, lana

Gure eguneroko oinarria

Gure balioak

Bordaxaki kalitatezko haragia baino gehiago

  • 01. Errespetuzko hazkuntza Gure animaliak askatasunean bizi dira, baso eta larreetan. Hazkuntza estentsiboa da gure eredua, ingurunea eta ongizatea zainduz.
  • 02. Elaborazio artisaua
    Gure obradorean, produktu bakoitza errezeta tradizionalekin lantzen da, gehigarririk gabe eta presarik gabe, zapore eta ehundura bikaina lortzeko.
  • 03. Tokikoaren aldeko apustua
    Hazkuntzatik salmentara, prozesu osoa Otsagabian egiten dugu. Hurbileko produktua, nortasunarekin eta landa-ingurunean sustraitua.
Valores
  • Naturala eta tokikoa Basotik zure mahaira: Otsagabian hazten, eraldatzen eta saltzen dugu. Gehigarririk gabe, %100 naturala eta sustraietatik egina.
  • Animalien ongizatea Gure txerriak askatasunean bizi dira, baso eta larreetan. Estentsiboan hazten ditugu, errespetuz eta zaintzaz hasieratik.
  • Benetako zaporea Haragia eta hestebeteak artisau moduan egiten ditugu, errezeta tradizionalak jarraituz. Pieza bakoitzak gure lurraren izaera du.

Bordaxakin ate irekiekin lan egiten dugu. Gure proiektua barrutik ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu: hazkuntza, eraldaketa eta egunerokoa.

Noiznahi etor zaitezke

Zergatik dute gure produktu artisauek hainbeste zapore?
Zatoz Bordaxakira eta ezagutu sekretua!

  • Telefonoa: 615 06 02 37
    682 68 80 59
  • Kokapena: Mantxolanda poligonoa,
    31680 Otsagabia, Nafarroa
  • Email: bordaxaki@gmail.com
  • Ordutegia: ASTEARTEA: 11:00 -13:30 / 17:00-19:00
    ORTZIRALA: 11:00-13:30 / 17:00-19:00
    LARONBATA: 11:00-13:30 / 17:00-19:00
    Asteazkena, Osteguna eta Igandea: Itxita
Igo
Logo
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.