Gure animaliak

Bordaxakin Euskal Txerria hazten dugu, galtzeko arriskuan dagoen bertako arraza. Hazkuntza estentsiboaren alde egiten dugu: gure animaliak askatasunean bizi dira, baso eta larreetan, inguruak eskaintzen dituen baliabideak aprobetxatuz.

Naturatik lortzen dutenaz gain, transgenikorik gabeko pentsuarekin osatzen dugu euren elikadura, eta hasieratik zaintzen dugu euren ongizatea.

Horren ondorioz, koipe infiltratu gehiago duen haragia lortzen dugu: zaporetsuagoa, mamitsuagoa eta testura bereziarekin. Animalia gutxi hazten ditugu, baina dedikazioz, errespetuz eta maitasunez egiten dugu.

Ochagabia-08

%100 Naturala

Kalitate bermatua, basotik zure mahaira

Animalien ongizatea

Gure txerriak
askatasunean bizi dira, naturaren erdian

Benetako zaporea

Errezeta tradizionalekin
egindako produktu artisauak

Tokiko produktua

Hazten, eraldatzen eta
saltzen dugu Otsagabian

Bordaxaki,
Euskal Txerria Nafarroako Pirinioetan

Bordaxakin ate irekiekin lan egiten dugu. Gure proiektua barrutik ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu: hazkuntza, eraldaketa eta egunerokoa.

Noiznahi etor zaitezke

Zergatik dute gure produktu artisauak hainbeste zapore?
Zatoz Bordaxakira eta ezagutu sekretua!

  • Telefonoa: 615 06 02 37
    682 68 80 59
  • Kokapena: Mantxolanda poligonoa,
    31680 Otsagabia, Nafarroa
  • Email: bordaxaki@gmail.com
  • Ordutegia: ASTEARTEA: 11:00 -13:30 / 17:00-19:00
    ORTZIRALA: 11:00-13:30 / 17:00-19:00
    LARONBATA: 11:00-13:30 / 17:00-19:00
    Asteazkena, Osteguna eta Igandea: Itxita
Igo
Logo
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.