Nortzuk Gara

Kaixo!
Iñaki eta Andoni gara, BORDAXAKI proiektuaren sortzaileak.

Gure proiektuaren historia,  2015. urtean hasi zen, Otsagabian.

Txikitatik Iruñean bizi ginen, baina lotura handia genuen herriarekin. Familiaren parte bat Otsagabikoa genuen eta astebururo etortzen ginen.

Behin ikasketak bukatuta, lan munduan murgildu ginen eta herrian lan egiteko aukera sortu zitzaigunean, etortzea erabaki genuen.

Bertan, azkar ikusi genuen hemen lan egin nahi genuela eta bizi.

Buruari asko eragin eta gero, hainbat ondorio atera genituen: Lurrak / inguruak emandako baliabideak aprobetxatuz animaliekin estentsiboan lan egiteko aukera frogatu nahi genuela, bertako arraza batekin. Zaraitzu Ibarrean bertako produktuaren falta zegoela eta ekoizpenaren ziklo osoa eginez, ordura arte hemen ez zegoen zerbait egin genezakeela, produktu berria.

Ondorio horiek guztiak ikusita proiektuari hasiera eman genion.

Bertako arraza den Euskal Txerri batekin hasi ginen modu estentsiboan, lurrak/inguruak emandako baliabideak aprobetxatuz. Pixkanaka urdama gehiagorekin txerrikumeak sortuz, hauek hazi eta gizenduz joan ginen.

Aldi berean, bertako errezetak berreskuratzea izan zen gure helburuetako bat, modu tradizionalean egitea, gehigarririk gabe.

Urte batzuk ikasten pasa eta gero, handitzen joan ginen eta zikloa ixteko, 2023. Urtean haragia eraldatzeko  obradorea eta denda ireki genuen.

Orduz geroztik BORDAXAKI izenarekin saltzen ditugu gure artisau-produktuak.

Nosotros

%100 Naturala

Kalitate bermatua, basotik zure mahaira

Animalien ongizatea

Gure txerriak
askatasunean bizi dira, naturaren erdian

Benetako zaporea

Errezeta tradizionalekin
egindako produktu artisauak

Tokiko produktua

Hazten, eraldatzen eta
saltzen dugu Otsagabian

Bordaxaki,
Euskal Txerria Nafarroako Pirinioetan

Bordaxakin ate irekiekin lan egiten dugu. Gure proiektua barrutik ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu: hazkuntza, eraldaketa eta egunerokoa.

Noiznahi etor zaitezke

Zergatik dute gure produktu artisauak hainbeste zapore?
Zatoz Bordaxakira eta ezagutu sekretua!

  • Telefonoa: 615 06 02 37
    682 68 80 59
  • Kokapena: Mantxolanda poligonoa,
    31680 Otsagabia, Nafarroa
  • Email: bordaxaki@gmail.com
  • Ordutegia: ASTEARTEA: 11:00 -13:30 / 17:00-19:00
    ORTZIRALA: 11:00-13:30 / 17:00-19:00
    LARONBATA: 11:00-13:30 / 17:00-19:00
    Asteazkena, Osteguna eta Igandea: Itxita
Igo
Logo
Pribatutasunaren ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaintzeko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea eta gure taldeari web orriaren zein atal iruditzen zaizkizun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzea.