Gure borda Otsagabitik 3 kilometrora dago, harizti, pagadi eta larrez inguratuta. Bertan jaiotzen, hazten eta gizentzen dira gure txerriak askatasunean.
Ingurua hainbat parketan banatuta dago, bakoitza bere elikadura eta edateko guneekin eta aterpeekin. Urdamak bordaren barruan erditzen dira, eta bi hilabetez txerrikumeekin egoten dira kanpora atera aurretik.
Ingurune natural honek lasaitasunez lan egiteko aukera ematen digu, naturaren zikloak errespetatuz eta animalien ongizatea bermatuz une oro.

%100 Naturala
Kalitate bermatua, basotik zure mahaira

Animalien ongizatea
Gure txerriak
askatasunean bizi dira, naturaren erdian

Benetako zaporea
Errezeta tradizionalekin
egindako produktu artisauak

Tokiko produktua
Hazten, eraldatzen eta
saltzen dugu Otsagabian
Bordaxaki,
Euskal Txerria Nafarroako Pirinioetan
Noiznahi etor zaitezke
Zergatik dute gure produktu artisauak hainbeste zapore?
Zatoz Bordaxakira eta ezagutu sekretua!
- Telefonoa: 615 06 02 37
682 68 80 59 - Kokapena: Mantxolanda poligonoa,
31680 Otsagabia, Nafarroa - Email: bordaxaki@gmail.com
- Ordutegia: ASTEARTEA: 11:00-13:30 / 17:00-19:00
ORTZIRALA: 11:00-13:30 / 17:00 -19:00
LARONBATA: 11:00-13:30 / 17:00-19:00
Asteazkena, Osteguna eta Igandea: Itxita





