2023an gure obradorea eta denda ireki genituen Otsagabiako industrialdean, eta horrela itxi genuen gure proiektuaren ziklo osoa.
Hemen, gure Euskal Txerri arrazako txerrien haragia produktu fresko eta artisau-hestebete bihurtzen dugu, gehigarririk gabe eta errezeta tradizionalei jarraituz.
Espazioak zatitze-gela, sukaldea, hotz-kamerak, lehortegia eta salmenta-puntua ditu. Jendeari saltzen diogu zuzenean, baina Pirinioetako taberna, jatetxe eta saltokiekin ere kolaboratzen dugu.
Ekoizten duguna bakarrik eskaintzen dugu, zintzotasunez, maitasunez eta kalitatearekiko konpromisoarekin.

%100 Naturala
Kalitate bermatua, basotik zure mahaira

Animalien ongizatea
Gure txerriak
askatasunean bizi dira, naturaren erdian

Benetako zaporea
Errezeta tradizionalekin
egindako produktu artisauak

Tokiko produktua
Hazten, eraldatzen eta
saltzen dugu Otsagabian
Bordaxaki,
Euskal Txerria Nafarroako Pirinioetan
Noiznahi etor zaitezke
Zergatik dute gure produktu artisauak hainbeste zapore?
Zatoz Bordaxakira eta ezagutu sekretua!
- Telefonoa: 615 06 02 37
682 68 80 59 - Kokapena: Mantxolanda poligonoa,
31680 Otsagabia, Nafarroa - Email: bordaxaki@gmail.com
- Ordutegia: ASTEARTEA: 11:00 -13:30 / 17:00-19:00
ORTZIRALA: 11:00-13:30 / 17:00-19:00
LARONBATA: 11:00-13:30 / 17:00-19:00
Asteazkena, Osteguna eta Igandea: Itxita





